Sani esaten diogu gure auzoari. San Inazio serio jartzen garenean edo idatzi nahi dugunean. Eta ondo baino hobeto dakigu jatorrizko izena San Ignacio de Loyola dela, frankistek 1945etik aurrera eraiki zuten auzoarentzat hautatu zuten izen berbera.
Sani izaten jarraituko du, luzaroan. San Inaziok ere bide luzea dauka, oraindik ere, egiteko, nahiz eta orain Euskaltzaindiak San Ignazio idatzi -ahoskatu ez- behar dugula esan digun. Eta jatorrizko hura, gauzak ondo laster galduko da.
Orduan, zergatik Tellaetxe? Frankistak ez ziren basamortura joan haien auzo berria eraikitzera. Gaur egun gure kaleetako eraikinak altxatzen diren lekuan beste etxe batzuk zeuden orduan, baserriak gehienak. Haietako batzuek mendeak zeramatzaten bertan, berton: Busturizko, Urkitza, Uduene, Larrakotorre, Errondoko, Landabaso… Horiek guztiek, beste batzuekin, Deustuko Udalarentzat 1925 urtera arte eta Bilboko Udalarentzat 1950 urtera arte Tellaetxe auzoa osatzen zuten. Gaur egun arrasto bakarra Elorrietako kale baten izenean dago: Tellaetxe bidea.
Horra hor, bada, benetako izena. Horra hor, gure auzoaren jatorrizko izena. Faxistek San Ignacio de Loyola izena jarri zioten Tellaetxeri. Orain gure esku dago: berriz ere, gutxika-gutxika, Tellaetxe zaharra suspertuko dugu edo zapaltzaile faxistek indarrez ezarri zigutena betikotuko dugu? Guk argi daukagu: Sani esaten diogu gure auzoari. San Inazio serio jartzen garenean edo idatzi nahi dugunean. Eta ondo baino hobeto dakigu jatorrizko izena San Ignacio de Loyola dela, frankistek 1945etik aurrera eraiki zuten auzoarentzat hautatu zuten izen berbera.
Sani izaten jarraituko du, luzaroan. San Inaziok ere bide luzea dauka, oraindik ere, egiteko, nahiz eta orain Euskaltzaindiak San Ignazio idatzi -ahoskatu ez- behar dugula esan digun. Eta jatorrizko hura, gauzak ondo laster galduko da.
Hektor Ortega